top of page
Ekonomia zirkularra praktikan: Gailu elektriko eta elektronikoak

Gure proiektuko kide diren, Indumetal Recycling, gailu elektriko eta elektroniko hondakinak birziklatzen dituen enpresa, eta Recyclia, produktu elektronikoak, bateriak eta lanparak birziklatzen dituen ingurumen-plataforma, ekonomia zirkularra praktikan jartzen ari dira, Getxon (Euskal Herria, Espainia) erakustaldi (pilotu) baten bitartez. Ekintza hau, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean burutuko da, Getxoko Udalarekin, herriko dendekin eta eskolekin elkarlanean.

 

Pilotuaren helburua interesdun guztien artean ekonomia zirkularreko irtenbideak sortzea da, baita herritarrak gailuen berrerabiltzean eta birziklapenean inplikatzea eta kontsumo iraunkorra sustatzea ere.

 

Gainera, jadanik erabiltzen ez diren produktu elektronikoen biltze tasa handitzeko, garatu berri den lankidetza-sistema berri bat probatuko da, zeinen helburua herritarrak gailu hauek berrerabiltzera eta birziklatzera animatzea den.

 

Hala, edukiontzi adimendura gailu elektroniko txikiak botatzen dituzten herritarrek eko-kredituak irabaziko dituzte. Eko-kredituak deskontuengatik edo bestelako abantaila batzuengatik trukatu ahal izango dira ekimen honetan parte hartzen duten herriko dendetan. Bestalde, eko-kreditu hauek Getxon zuhaitz gehiago landatzeko ere eman ahal izango dira.

 

Horretarako hainbat sistema adimendun integratu behar izan dira elkarlanean aritu daitezen: Alde batetik, erabiltzailea eta erabiltzaileak edukiontzian botatako gailua identifikatzeko gai den edukiontzi adimendun bat. Eta bestetik, erabiltzailea eko-kontu bat irekitzera eta eko-kredituak jasotzera eta kudeatzera ahalbidetzen duen aplikazio mugikor bat. Azkenik, informazio guztia datu-base batera bidaltzen duen eta beharrezko trazabilitate-prozesuak gauzatzea ahalbidetzen duena plataforma informatiko bat.

 

GEEHen bilketari buruz egindako iruzkinak ere bilduko ditugu, erabiltzaileei aplikazioko iruzkinen sisteman topatuko duten inkesta labur bati erantzuteko eskatuz. Azkenik, kontsumo jasangarria sustatzeko eta ekonomia zirkularrarekiko sentsibilizatzeko, tokiko eskoletako ikasleak ere proiektuan inplikatzen ari gara.

 

Birziklatze-prozesuari dagokionez arazorik izanez gero, jar zaitez harremanetan hemen: circ4life@indumetal.com

 

Bisitatu erakustaldiaren orrialde espezifikoa hemen euskaraz https://www.circ4life.eu/demo2-getxo-eus eta hemen gaztelaniaz https://www.circ4life.eu/demos-getxo

 

Recyclia-ri buruzko informazio gehiago: www.recyclia.es

Indumetal Recycling-i buruzko informazio gehiago: www.indumetal.com

circ4life_14-01.jpg
circ4life_08-01.jpg
plan_42%EF%BF%BD_edited.jpg
Roo up circ4life baja-2.png
Roo up circ4life baja-1.png
POSTER BASQUE.jpg
bottom of page